XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mundua eta zinemari bira urrez eta zilarrezEstatu Batuetatik Zeelanda Berriraino.
Mazedoniatik Taiwan aldera.
Italiatik Odessa txikirantz.
Kataluniatik Albaniaraino.
Herrialde makina bat korritu izan dute aurten Veneziako lehoiek, hiri
Baina ez natzaizue bakarrik mapetan agertzen diren herriei buruz ari.
Badira ere zeluloidezko eskualdeak.
Veneziak bira egin die banan-banan.
Urrea Mazedoniako lautada kiskalietan erori da.
Milcho Mantxevskiren
Ez da akatsik gabeko zinema.
Ez da ikusgarria baina Londres eta Jugoslavia ohiaren lur garratza lotzen dituen indarkeria krudelak berpizten du irudiaren ahalmen erabatekoa.
Filmea, berez, jasanezina da.
Luze, geldo eta odolik gabekoa baina hasiera-hasieratik diseinuan zinemaldietan saritzen den ausardia bazuela ulertu genuen askok.
Zilarra jaso du
Zergatik?
Munduko beste izkinean darabilkigun indarkeria modakoaz blai dagoelako.
Stonek eta Tarantinok sinatzen dutelako.
David Lynch epaimahaian zelako.
Peter Jacksonek badaki heriotza eta odolarekin jolas perilosoetan ibiltzen.
Erraiak dituzte sutan James Grayek trebeziaz marrazturiko gizakiok.
Zilarra ere Mazzacuratiren
Komedia gazi-gozoa eskas baina egokia Italiak aldameneko heri txiroekin dituen zorrak ordaintzen saiatzen da gogoz eta gogotik.
Ahalegin bera du buruan eta bihotzean zuzendaritza hoberenari eskaintzen zaion saria eskuratu duen
Gianni Ameliorenak, baina zuhurrago eta trinkoago egiten du berba eta salaketa.
Bigas Lunaren gidoia goraipatu dute nahiz eta azken 30 minutu
Maria de Medeiros eder hori hoberenetan hoberena izendatu du Otelloren hiriak.
Horiexek sariak Veneziakoak.
Lasterrean izango dira zenbaitsu gurean.